250 musikari Gabonetako kontzertuan

Mireia Bikuña 2011ko abenduaren 15a

Urteko musika emanaldi osoena egingo dute domekan. Gabonetako kontzertuan (parrokia, 19:00) elkartuko dira herriko musikari eta abesbatza gehienak: Udal Musika Banda, Oñati Abesbatza, parrokiako koroak, Ganbara eta Ganbara Txiki abesbatzak, eta Txantxiku Ikastolako abesbatza elkartuko dira.

Asteon hainbat entsegu egin dituzte parrokian bertan, baina norberak, aurretik egin du lan zailena. "Egunean guztiak koordinatzea ez da zaila, talde bakoitzak aurretik egin duelako lana", esan digu kontzertuko zuzendari Inaxio Ibarrondok.

Banaka eta denok batera

Kontzertua hasteko  musika bandak bi pieza joko ditu. Ondoren, Ganbara Txiki abesbatzarekin Magnificat pieza joko dute. Musika bandak eta Oati Abesbatzak elkarrekin abestuko dute, eta emanaldia bukatzeko, parte-hartzaile guztiek batera lau pieza eskainiko dituzte.


Kolonbiarako dirua

Parrokia lepo beteko da, beste behin, Gabonetako kontzertua entzuteko. Sarreran egongo dira Parrokiako Misio Taldekoak, Kolonbiako proiekturako dirua batzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak