Oñatiko parrokian izan dira topaketak. Atzo Eibar, Lasarte Oria, Bergara, Donostia, Beasain, Hondarribia, Legazpi eta Aretxabaletako abesbatzen txanda izan zen. Gaur, ostera, Olaberria, Trintxerpe, Mutriku, Urretxu-Zumarraga, Lezo, Añorga, Ordizia eta Oñatikoen txanda izango da, 16:30ean.
Abesbatza bakoitzak lau kantu abestu ditu; eta, garai hauetan ohikoa den bezala, Gabon doinuak ez dira falta izan jardunaldiotan.