Bestalde, Parrokiako Misio Taldeak Elkar Hezik zapatuan egingo duen elkartasun azokan postu bat ipiniko du Bidezko Merkataritzako produktuak saltzeko. Han Haitirako eguzki-lanparen gaineko informazioa banatuko dute.
Gabonetako kontzertua
Domekan Gabonetako kontzertua egingo dute herriko musikariek eta abesbatzek. Bada, parrokiako bi sarreratan kaxak ipiniko dituzte Kolonbiako Brisas auzoko proiekturako. Era berean, Oñatiko Margo Taldeak zapatuan egingo duen margolanen salmentako dirua Kolonbiarako izango da.