Oñatiko San Martin zaharren egoitzarendako 63.000 euro Diputaziotik

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko abenduaren 14a

Oñatiko San Martin zaharren egoitza gaur egungo arautegira egokitzeko behar dituen berrikuntzak egiteko diru laguntzak emango ditu Gipuzkoako Foru aldundiak. Hala eman zuen aditzera atzo Larraitz Ugarte foru gobernuaren bozeramaileak. 63.000 euroko laguntza emango du Diputazioak.

Horretaz gain, udalek pertsona ezgaituei eskaintzen dien etxez etxeko laguntza zerbitzurako 947.000 euro emango dizkie lurraldeko udalei Gipuzkoako Foru aldundiak. 2011ko urtarrilean, Foru aldundiak 14,5 milioi euroko partida bat bideratu zuen etxez etxeko laguntza zerbitzura, baina ez nahikoa izango eta ia beste milioi bat euro bideratuko dituzte zeregin horretara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak