Bihar eguaztena bi ekitaldi egingo dituzte: Haurralde fundazioarekin joko kooperatiboak eta Maliri buruzko hitzaldia. Egubakoitzean zinema-emanaldia eta zapatuan, ekitaldi nagusiena: elkartasun azoka. Oñatiko plazan azoka erraldoia egingo dute: GKE-k euren produktuak saltzeko aukera izango dute. Gainera, bizikleta eta zapata bilketa, birziklatutako bitxien salmenta, eta txorizo eta sagardo dastatzea egingo dituzte.