Martuteneko presoendako materiala batuko dute Oñatin

Mireia Bikuña 2011ko abenduaren 13a

Egubakoitzera arte hainbat lekutan jasoko dute: Garoa aretoan 18:00etatik 20:00etara arte –Espetxe Pastoraltzako kideak egongo dira–, eta Hirukar, Sillero eta Irizar dendatan, zabalik dauden orduetan.

Eskatzen duten materiala da: gizon zein emakumeendako barruko arropa berriak, galtzerdiak, pinik gabeko telefono txartelak, tabako gorria eta metxeroak, hortzetako pasta eta eskuilak, gutun-azalak, eta seiluak, bainatzeko xaboiak, desodorante-barrak, azazkalak moztekoak, pilak, turroi biguna eta bainatzeko txankletak (41-44 neurrikoak).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak