Bihar, martitzena, Maizales bajo la lluvia liburua aurkeztuko du Aitor Azurki kazetari donostiarrak Kultura etxean, 19:30ean. Idazlearekin batera 95 urteko Marcelo Usabiaga gipuzkoar gudaria izango da aurkezpenean. Usabiagak bere bizipenak kontatuko ditu. Izan ere, liburuko protagonistetako bat da Usabiaga. Maizales bajo la lluvia Euskadiko azken gudari eta milizianoen lekukotzen inguruko lana da. Irailean liburuaren bigarren edizioa aurkeztu zuten eta orain liburuaren aurkezpena egiten dabiltza herririk herri. Urtarrilean Bartzelona, Valentzia eta Zamorara joateko asmoa dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.