Arrazismoaz, botere nahiaz, bidegabekeriaz eta berekoikeriaz ari da, eta baita elkarrenganako errespetuaz, solidaritateaz eta laguntasunaz ere.
Bereziak direnak baztertuz
Irla bat da antzezlanaren eszenatokia. Urakan baten mehatxuaren aurrean irlako txoriek ihes egiten dute, baina ez guztiek. Izan ere, desberdinak izateagatik hegan egiteko ezintasunak dituztenak bertan uzten dituzte abandonatuta; horiek dira txori adineko bat, aspaldiko gerra baten besoa zaurituta hegan egin ezinik dagoena, txori potolo bat, espezie desberdin batekoa den beste txori bat eta mugimenduak koordinatu ezin dituen laugarren bat.
Gainontzeko txoriek abandonatu dituztela konturatzen direnean, atsekabearen aurrean, biziraupenaren aldeko borroka hasten dute lau txoriek: daukaten janari urria bereganatu gura dute guztiek, taldean boteretsu sentitu gura dute laguna baztertuz, eta arrazakeriaz eta berekoikeriaz jarduten dira.
Konturatzen direnera arte, noski, elkarrekin indartsuago direla, janaria banatuta eta botere nahirik gabe zoriontsuago direla... jabetzen direnera arte, elkarri laguntzearen eta taldean jardutearen garrantziaz.
Amaia Antzokian batu ziren umeek gustura ikusi zuten antzezlana; eta zer pentsatu ere eragin zieten, bukaeran kontatu zizkigutenak kontuan izanda.