Berezao auzoan jan eta edan ibili dira asteburuan

Arritxu Barruso 2011ko abe. 11a, 18:59

Berezao auzoan jaiak izan dituzte asteburuan eta auzo txikia izan arren, egitarau potoloa izan dute aurten. Egubakoitzean auzoko txikitxoenek hasi zituzten jaiak; elkartean txokolatada izan zuten eta jolasak ere egin zituzten. Ondoren nagusien txanda etorri zen eta Mus txapelketa egin zuten.

Jaietako bigarren egunean, zapatuan, egun guztia izan zuten atseden hartzeko eta hobeto horrela, gaua luzea izango zen-eta. Auzo afarian 40 lagun inguru elkartu ziren eta Urko Egañaren bertsoek ederki asko berotu zuten giroa.

Afalostean erromeria izan zuten eta dantzan egitera ere animatu ziren bat baino gehiago: "Afarian oso gustura egon ginen denok. Auzotar guztiak elkartzeko eguna izaten da eta goizaldeko hirurak arte-edo ibili ginen dantzan eta parrandan. Oso ondo egon zen", kontatu zigun hurrengo egunean Aitziber Gorostizak.

 

Jaiak, hasi bezala, amaitu ere mahaiaren bueltan egin zituzten atzo Berezaon. Mezu nagusiaren ostean luncha egin zuten eta ehun bat lagun elkartu ziren, auzoko sukaldari finek prestatutako salda beroa, txorizoa eta patata tortilla ederra dastatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak