Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundeak zuzendari zientifiko berria izango du datozen bi urteetan: Angela Melville. Bada datorren eguenean, abenduak 15, hitzaldia egingo du Oñatiko Sancti Spiritus unibertsitatean. 'Ellos no quisieron escuchar... ¿Por que los pacientes demandan a sus medicos?' da berbaldiaren izenburua. Lan hori aurkeztu ahal izateko Melville lesio larriak izan dituzten gaixoekin edo familiartekoren bat galdu duten pertsonekin izan da. Hitzaldia 45 minutukoa izango da eta ingelesez eta espainolez egingo da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.