Xabi eta Pettik Antton tabernan joko dute gaur, egubakoitza

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko abenduaren 9a

Señor No donostiarren buru izan dena eta Petti beratarrak kontzertua eskainiko dute gaur, egubakoitza, Antton tabernan, 20:00etan.

Bi musikariek indarrak batu dituzte zenbait emanaldi zuzenean egiteko. Rock-and-rolla ikusteko modu ezberdina dute; hala ere, bertsio sorta bat egin eta txinparta sortzea lortu dute. Zenbait kanturen moldaketak prestatu dituzte bi gitarrarekin aritzeko, non, besteak beste, Pettiren kantuak, Xabik Señor Norekin egindakoak eta aukeraturiko zenbait bertsio eskainiko dituzten zuzenean.

Ray Charles, The Beatles, Jimi Hendrix, Rory Gallagher, David Bowie, John Hiatt, Bill Kirchen, Chris Cacavas, Deke Dickerson eta Big Sandy musikarien bertsioak egin izan dituzte; gaur, eurek sortutakoak ere eskainiko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak