Berezao auzoko jaiak ospatuko dituzte aste bukaeran

Amaia Txintxurreta Guridi 2011ko abenduaren 9a

Gaur, egubakoitza, hasiko dira ekitaldiak eta domekara bitartean ez dute atsedenik hartuko, askotariko ekintzaz betetako egitaraua prestatu dute-eta. Berezaoko auzo-alkateak, Jose Mari Larrañagak, herritar guztiei eta bereziki auzotarrei jaietan parte hartzeko deia egin nahi izan die.

Santa Lutzia eguna martitzenean den arren, Berezaoko auzotarrek merezi duten moduan ospatuko dituzte auzoko jaiak asteburu honetan.

Egitaraua

Gaur, egubakoitza, haurrendako txokolatea, jolasak eta poneyak egongo dira, 16:00etan hasita. Mus txapelketa, berriz, 21:00etan hasiko dute auzotarrek. Zapatuan auzo-afaria egingo dute auzoko elkartean, eta, guztira, 50 lagun inguru elkartuko direla esan digu Jose Mari Larrañagak, Berezaoko auzo-alkateak. Afariari amaiera borobila emateko, bertsolariak izango dira eta erromeria izango dute kantuan eta dantzan egiteko. Domekan, azkenik, meza nagusia egingo dute; parrokiako abesbatzak kantatuko du, gainera, eta, horren ondoren, luncha egongo da joaten diren guztiendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak