ULMA Taldeak, bere fundazioaren bitartez eta EESko 2011ko programaren azken ekintza gisa, enpresako erretiratuendako Yoga ikastaroa antolatu du urtea bukatzeko.
Eskolak
Egun bakoitzean bi ordu izango ditu eskolak: goizeko hamarretan hasiko dira, eta hamabietan bukatu.
Lehenengo eskolan, erretiratuek yogaren oinarrizko ezagutzak jasoko dituzte; yoga zer den ikasiko dute eta arnasketaren garrantziaz jabetu ahal izango dira, besteak beste. Bigarren eskolan, berriz, erlaxatzeko jarrerak ikasi eta praktikatuko dituzte.
Izena emateko
Jardunaldiotako parte-hartzaile kopurua mugatua izango da; beraz, komeni da ekintza honetan interesatuta dauden ULMA Taldeko erretiratuek ahalik eta azkarren ematea izena. Horretarako, interesa duten ULMA Taldeko erretiratuek bi bide izango dituzte: 943 25 03 00 telefonora deitu beharko dute edo, bestela, fundación@ulma.com helbidera mezua bidali beharko dute. Izena emateko epea hilaren 13a, martitzena, bukatuko da. Beraz, komenigarria da egun hori baino lehen izena ematea. Informazio gehiago www.ulmafundazioa.com helbidean dago.