Dinbi danba! ikuskizuna eskainiko dute Hipo eta Tomax pailazoek Oñatin, abenduaren 17an, 17:30ean. Errekalde Herri Eskolako guraso elkarteak antolatu du emanaldia. Indio eta bakeroen gaineko ikuskizuna izango da. Lau urtetik gorako haurrei zuzendua dago, eta sarrerak 1,5 euroan eskura daitezke abenduaren 15ean eta 16an 16:30etik 17:30era Herri Eskolan, eta 3 euroan egunean bertan institutuan, 16:30etik aurrera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.