Azken 15 minutuetan joan zitzaion partidua Aloñari

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko abenduaren 5a

Lehen 25 minutuetan ondo eutsi zion Aloñak; hortik aurrera ezinean ibili zen, bai defentsan bai erasoan eta, azkenean, hogei punturen aldearekin galdu zuen: 76-96.

Hasieratik jarri ziren aurretik kantabriarrak, baina ondo eutsi zuten erritmoa oñatiarrek. Bosgarren minuturako zazpi tantoko aldea zuten kanpotarrek, baina diferentzia hori ez handitzea eta apurka apurka murrizten joatea lortu zuten Igartuaren mutilek. 37ra berdintzea lortu zuten eta atsedenean markagailuak 42-44 adierazten zuen.

Gainbehera

Hirugarren laurdeneko lehenengo bost minutuak oso onak izan ziren. Etxeko taldea aurretik ere ibili zen –47-44–, baina halako batean gauzak okertu egin ziren. Defentsan hutsegite handiak egin zituzten eta erasoan asmatu ezinik ibili ziren. Hirugarren laurdena amaitu orduko zazpi tantoko aldea hartu zuten kanpotarrek. Laugarren laurdena oso txarra izan zen; zazpi tantoko alde hori 20ra artekoa bihurtu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak