Aloñako mutilek jarraian lortzen duten laugarren garaipena

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko abenduaren 4a

Aloñak bost sartu dizkio Hondarribiari.

Partidua ez da nahi orduko amaitu Hondarribiko mutilendako. Haserre zeuden, gertatutako guztiak sinistu ezinik. "Oparitu egin ditugu hiru gol, enpanatuta ibili gara", zioten. Norgehiagoka amaitutakoan ere horrela esan dio Hondarribiko entrenatzaileak Andoni Azkargortari; "Gabonetako oparia jaso duzue". Opariak tarteko edo ez, etxekoek bost gol egin dituzte eta horrelakoak ez dira egunero lortzen.

Hondarribiarrek joko maila eskasa erakutsi dute gaur Azkoagainen eta egia esan etxekoak ere joko hobea egiten ikusi izan ditugu. Onartu behar da, ordea, behar zen unean behar zen tokian egoten jakin dutela, eta horrek bere fruituak eman ditu amaierako emaitzan. Iker Olalde, Unai Bikuña, Asier Ugarte –bi gol– eta Aritz Garmendia izan dira golegileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak