Azken 15 minutuetan joan zitzaion partidua Natra-Oñatiri

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko abenduaren 4a

Pas Pielagos taldeak 76-96 irabazi du Zubikoan.

Hasieratik jarri ziren aurretik kantabriarrak, baina ondo eutsi zuten erritmoa oñatiarrek. Bosgarren minuturako zazpi tantoko aldea zuten kanpotarrak baina diferentzia hori ez handitzea eta apurka apurka murrizten joatea lortu zuten Igartuaren mutilek. 37ra berdintzea lortu zuten eta atsedenean markagailuak 42-44 adierazten zuen.

Gainbehera
Hirugarren laurdeneko lehenengo bost minutuak oso onak izan ziren. Etxeko taldea aurretik ere ibili ziren –47-44– baina halako batean gauzak okertu egin ziren. Defentsan hutsegite handiak egin zituzten eta erasoan asmatu ezinik ibili ziren. Hirugarren laurdena amaitu orduko zazpi tantoko aldea hartu zuten kanpotarrek. Laugarren laurdena oso txarra izan zen. Zazpi tantoko alde hori 20ra artekoa bihurtu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak