Entrenatzen ziharduela, gaur goizean, zapatua, jausi egin da Markel Irizar ziklista oñatiarra (RadioShack). Masailezurra eta atzamar bat hautsita ditu. Bada, gaua obserbazioan eman beharko duela idatzi du Irizarrek berak Twitterrean. Izan ere, gaur bertan zen joatekoa Calpera, bihar hasiko da-eta RadioShacken kontzentrazioa, taldekide guztiekin, Alacant aldean. Laster errekuperatuko delakoan dago Irizar.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.