Markel Irizar Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko abenduaren 2a

Betiko moduan, kolaboratzaile ugari izan dituzte Pirritx, Porrotx eta Marimotosek azkeneko lanean ere. Oraingoan, gainera, bi kolaborazio bitxi: Markel Irizar eta Haimar Zubeldia txirrindulariena. Zazpikoloroa diskoan hartu dute parte. Txirrindulari oñatiarrak harremana du aspalditik pailazo ospetsuekin, Aspanovas ume minbizidunen elkartekoen bitartez. Irizarrek bere twitterrean argitara eman du argazki hau, non Zubeldia eta bera ageri diren pailazoekin.

Xabier Zabala musikariak landu ditu doinuak baina beste hainbat lagunek ere parte hartu dute proiektu honetan: Igor Elortza, Unai Iturriaga, Aiora Errenteria (Zea Mays), Amparo Sanchez, Andoni Egaña, Amets Arzallus, Xabier Amuriza, Amaia Agirre, Juantxo Arakama, Markel Irizar, Aimar Zubeldia, Zigor Lanpre, Maisha Mc eta Endika Lahaine (121 Krew), Anje Duhalde, Labrit, Iñigo Mantzisidor, Xabier Solano, Jon Maia, Jon Martin, Nerea Urbizu, Urko Oskoz…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak