Gainera, zera esaten dute: "Gernikako Akordioan jasoa dagoen bezala, inoren aurkako mehatxu, presio, jazarpen, atxiloketa eta tortura mota guztiak desagertzea exijitzen dugu, edozein dela ere pertsona horien jarduera edota ideologia politikoa", eta dei egiten die eragile guztiei eta gizarteari oro har, "garai berria oztopatzen duten martitzeneko bezalako gertaeren aurrean konpromiso aktiboak har ditzaten".