Maliko umeei bidaltzeko jostailu bilketa egingo dute zapatuan Oñatin

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko abenduaren 1a

Maliko umeei bidaltzeko jostailu bilketa egingo dute zapatuan Oñatin. Txantxiku ikastolak antolatu du. “Maliko haurrek irribarre egin dezaten ekar itzazue jostailuak plazara” diote antolatzaileek, herritar orori dei eginez. Batutako jostailuak urtarrilean Malirantz bidaliko dituzte bertako umeen artean banatzeko. Han, pilarik ez dutela kontuan izanik, jostailuak pilarik barek erabiltzeko moduko jostailuak eroateko diote. 12:00etatik 14:00etara egingo dute jostailu bilketa plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak