Oñatiko batzokia pintadekin

Mireia Bikuña 2011ko azaroaren 30a

Gaur goizean topatu dute batzokiko fatxada pintadekin. EAJk bidalitako erretratuan ikusten den moduan kolore gorriaren eta horiarekin eta hainbat berbekin margotu dute. Era berean, fatxadaren aurrean aparkatuta zueden hiru auto kaltetu egin dituzte pinturarekin. EAJk "gogor" salatu du bart gauean ezezagunek egindako pintada. "Antza, zerbeza botilak erabili dituzte. Pintura barruan sartu eta fatxadaren kontra bota dituzte", esan digute EAJko kideek.

Dagoeneko espaloia garbitu dute FCCko langileek, eta kaltetutako autoen jabeek autoa erretiratu eta salaketa ipini dute. Ertzaintza dabil geratatukoa ikertzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak