Gerrako garrak liburua aurkeztuko dute bihar, eguaztena, Oñatin. 19:00etan Kulrura etxean izango da. Gogoratu Guran taldearen ekimenez egin eta argitaratuko da liburua. Honako hauek dira egileak: Nekane Arrazola, Beatriz Gomendio, Idoia Etxeberria, Jerardo Elortza, eta Juan Ramon Garai. Liburuak 372 orrialde ditu eta bertan jasotzen dira 300 argazki eta dokumentu, 36ko gerran, eta gerra ostean, Oñatin gertatutakoak jasotzen dituelarik. Liburuak 10 kapitulu ditu: Atarikoa, Bigarren Errepublika Garaiko Oñati, Gerraren Hasiera eta bilakaera, Oñatiarrak borrokan lerroan, Oñatitik ihesi, Errepresioaren aurpegiak, Gerra ostea, Kausak, Beste batzuk, eta Bibliografia.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.