Santa Marina plazarik irtengo dira, 9:30ean. Joaten direnen artean ordainduko da, baina aurreikuspena da euroren bueltan ibiliko dela.
Zertarako?
Ikastetxeko euskara hizkuntzaren normalkuntza planaren barruan, hau diseinatu eta aurrera eramaten duen batzordeak eta gurasoen prestakuntza prozesuaren artean antolatu dute irteera.
Helburua da musika eta irakurketaren bitartez, euskal kultura eta euskara sustatzea, ikastetxeaz kanpoko ekintza honekin, euskararen erabilera ikasgeletatik atereaz. Bide batez, euskararen egunaren (abenduaren 3a) inguruan antolatzen diren ekintza eta saioen artean sartzen delarik.
Hauek dira egun horretarako bertan eta umeei zuzenduta antolaturik dauden ekintzak:
- 10:00: Tailerrak: Bideojokuak jolasean.
- 10:30: Irakurketa Txokoa.
- 11:00: Ikus-entzunezko proiekzioa eta tailerrak: Caixina de mistros: un misterio para Tintiman en Durango.
- 12:00: Aurkezpena: Pirritx, Porrotx eta Mari Motots & Bonberenea Ekintzak
- 13:00: Aurkezpena: Erramunen soinua.
- 13:00: Ikusentzunezko proiekzioa eta tailerrak: Caixina de mistros: un misterio para Tintiman en Durango.