Herritarren artean frutaren kontsumoa handitzea helburu duen Fruta Otarren II. edizioa jokatu zen domekan Bilbon, Mercabilbaok antolatuta eta Oñatiko Sustrai fruta-dendak bigarren saria jaso zuen, 200 eurokoa. Mercabilbao azokako fruta eta barazki banatzaileen artean antolatu dute sariketa. Helburua zen frutaren erakargarritasuna balioan jartzea, beronen barietateak eta bere ahalmenen berri ematea. Lehen saria Trapagarango Zafra frutategiak eroan du, 300 euroko saria. Hirugarren geratu da Bilboko Pino fruta-denda eta 100 euro jaso ditu. Sustraik Legazpin ere badu denda.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.