400 ziklistak omendu dute Iban Altube Oñatin

Ander Monedero 2011ko azaroaren 27a

Askori, tenperatura hotzak eta behe-lainoak mendiko bizikletan ibiltzeko gogoak kentzen dizkiete, baina hori ez zen gertatu atzo goizean Oñatin egin zen mendi bizikleta martxan. Izan ere, nahiz eta eguraldiak asko ez lagundu, 400 ziklistek parte hartu zuten Iban Altuberen lagunek antolatutako martxan. Bi martxa egin zituzten, bat nagusientzako eta bestea, gaztetxoentzako.

Asteburuko kirol kronikak

Nagusien martxa bukatu eta gero, ziklistei arnasa hartzeko eta indarrak berreskuratzeko denbora utzi ondoren, herriko plazan Iban Altube omendu dute. Omenaldia egiteko momentuan, martxan parte hartu duten txirrindulariez aparte, herritar asko bildu dira plazan.

Bertan, Amaia, bere alargunak, eta Altuberen amak, lore sorta, txapela eta oroigarria jaso dute eta bere bi umeek Markel Irizar txirrindulariak Radioshack taldeko mailot bana oparitu die. Gero, Euxebio Lasartek bertso batzuk eskaini dizkio Altuberi eta baita bere familiari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak