Olentzerori eskutitza idazteko, mila aukera

Txomin Madina Milikua 2011ko azaroaren 26a

Gaur ireki ditu ateak Oñatiko Udalak antolatuta Txaloka ludotekan jarri duten jostailu erakusketak. Guraso eta seme-alaba ugari ibili dira bertan egun dagoen joastailu eta joko eskaintza ezagutzen.

Estrategiako jolasak; behaketakoak; logika erabili beharrekoak; digitalak; elkarren artean lehiatzea baino, helburu komun baten alde lan egitera sustatzen duten jolas kooperatiboak... Askotariko jolas eta jostailuak ezagutzeko aukera dago bihar arte  Oñatiko Txaloka ludotekan egin duten erakusketan. Erakusketaren lehen orduetan guraso asko egon pasa dira bertatik zein aukera dauden ezagutu, umeek eurek nahiago dituztenak zeintzuk diren ikusi eta ludotekako langileen aholkuak hartzeko.

Erakusketan baina, erosteko orduan dagoen joko eta jostailuen eskaintzaz gain, etxean bertan egin daitezkeen jostailuak ikusteko aukera ere egon da. Ludotekakoak eurak pozik geratu dira erakusketak lehenengo orduetan izandako erantzunarekin. Bihar iluntzeko zortziak arte egongo da irekita erakusketa.

Argazkiak hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak