Datorren urteko Euskal Herriko Itzulia Gueñesen hasiko dute; Bigarren etapa Gueñesetik abiatu eta Gasteizen bukatuko da, eta apirilaren 4an, Ibardin igo beharko du tropelak, aspaldiko partez. 1994an igo zuten azken aldiz, Davide Cassanik irabazi zuen hartan. Euskal txirrindularitzak oso une gozoak bizi izan ditu Ibardinen.
Hurrengo egunean, jardunaldia Bera-Eibar izango da eta helmuga Arrateko gainean egongo da.
Eibar eta Oñatiko artean jokatuko da bosgarren etapa eta, Oñatin bertan, erlojupekoarekin, amaituko da hurrengo egunean; Oñati zeharkatuta, bertan erabakiko da podiuma.