Oñati Abesbatza Madrilen, hango Euskal Etxeak gonbidatuta

Mireia Bikuña 2011ko azaroaren 25a

Oñati Abesbatzak kontzertua egingo du Madrilen bihar, zapatua, San Ignacio de los Vascos elizan. Hango Euskal Etxearen gonbidapena onartu eta aste bukaera pasa doaz Madrilera. "Orain dela bi hilabete jaso genuen gonbidapena. Urtero abesbatza bat gonbidatzen dute Euskal Etxera, eta oraingoan gu aukeratu gaituzte. Oso gustura goaz", esan digu taldeko zuzendari Loli Ordokik

12 kantu abestuko dituzte. Gehienak Oñati Abesbatzaren errepertorioko ohiko kantuak dira. Bost berriak. Besteak beste,  Lluis Llach-en La estaca kantuaren bertsio Agure zahar bat (Xabier Letek euskaratu zuen); Sorozabalen Maite; Ghost pelikulako Unchained Melody; Maria Benedettiren Te quiero, bi bakarlarirekin; eta Aita Madinaren Beti eskamak kentzen. "Askotariko estiloetako kantuak abestuko ditugu. XVI. mendetik hasi eta modernoagoak diren kantuetaraino", esan digu Ordokik.

Domekan, meza

Era berean, domekan, eliza berean izango den meza nagusian kantatuko dute. Besteak beste, Aita Madinaren Aita gurea abestuko dute

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak