Hiru puntutan banatzen da Udalak larreratze kanpaina berriari begira osatu duen jakinarazpen oharra; larreratze tasak eta ganadu jabeek eman beharreko datuak; zaldi eta behiak identifikatzeko lepokoen erabilpena; eta hazteria edo sarnari aurre egin ahal izateko neurriak azkenik.
Artia-Txirikilaleku-Aitzgain
Artia-Txirikilaleku-Aitzgain inguruan larreratzen direnen kopurua ere ezagutu nahi da. Kasu honetan, helburua estatistikoa da soilik, Artia mendian ez baitago larreratze tasarik. Baina datu hauek udalari ematea garrantzitsua da abeltzainek duten haziendagatik jasotzen duten diru-laguntzarako, jarduera horretara zuzentzen duen lur eremua kontutan hartzen baita. Aurrerantzean, Artia-Txirikilaleku eta Aitzgain mendien azalera, udaletxetik pasa eta bere datuak eskaini dituztenen artean bakarrik banatuko dela jakinarazi du udalak.