"Azken urteetan iraultza handia egon da jostailuen munduan. Lehen, jostailuen helburua umea dibertitzea zen; eta orain, erabilpen eta helburu asko ditu". Premisa hori aintzat hartuta erakusketa zabala egingo dute aste bukaeran. Nobedade aipagarrienak erakutsi eta erakustaldiak egingo dituzte: jolas kooperatiboenak, bitxienak eta gurasoen eta umeen intereseko jostailuenak.