Ze ezberdintasun topatuko dituzte Ulmako langileek eta bezeroek jatetxe horietan? "Sukaldariak eguneko menuan plater osasungarrienak zeintzuk diren adieraziko dio bezeroari. Lehenengo platererako eta bigarrenerako aukeran ematen dituenen artean osansutsuena zein den adieraziko du arbelean", diote.
Informazioa mahaietan
Bestalde, Ulmako bazkideek eta langileek informazio gehiago izan dezaten, kanpainako lehen hilabetean, informazio orriak izango dituzte mahai gainean. Azkenik, kanpainan parte hartzen duten jatetxeek zigilu berezi bat izango dute menu osasungarrien aldeko apustua egin duela adierazteko.
Sukaldariendako gida
Ulma Taldeak jatetxera doazen bezeroendako euskarriak egiteaz bat, sukaldariendako gida egin du. Gida horretan plater osasuntsuak egiteko jakiak nola prestatu behar dituzten eta ze produktu erabili behar duten zehazten dute.
Hitzarmena jatetxeekin
Hiru jatetxek egin dute bat kanpainarekin, baina Ulma Taldeak 12rekin du hitzarmena. Hori horrela, jatetxe horietan bazkaltzen duten bazkide eta langileek menuaren erdia oraintzen dute, eta beste erdia enpresak.