Iban Altuberen omenezko bi mendi bizikleta irteera egingo dituzte domekan

Mireia Bikuña 2011ko azaroaren 22a

Markelen Lagunarteak antolatuta domekan, hilaren 27an, egingo dituzte irteera bi: 40 kilometroko itzulia 09:30ean; eta bost kilometroko beste bat 10:30ean. Azken horretan 9-12 urte arteko neska-mutikoek parte har dezakete, eta Markel Irizar txirrindulariak egingo ditu gidaritza lanak. Ikastetxeen bidez banatu dituzte izenemate orriak.

Nagusiendako mendin bizikleta martxako hamaiketako, Araotzen egingo dute, Iban Altube zenaren baserrian. Bestalde, umeendako martxa herriko plazan hasi, eta San Martinetik gora, Murgia auzotik egingo dute. Elorrixa baserritik pasa eta Tokillotik Santa Lutzia aldera hartuko dute ziklistek. Helmuga plazan egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak