Genero indarkeriaren kontrako elkarretaratzea

Mireia Bikuña 2011ko azaroaren 21a

Egubakoitzean egingo dute bilkura 18:30ean herriko plazan. Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna aldarrikatuko dute. Bestalde, eguenean zineklub emanaldian haurtzaroan sexu-gehiegikeriaren biktima izandako neskaren bizipenak kontatzen dituen No tengas miedo filma emango dute (20:00); eta, hilaren 29an Previniendo la violencia sexista desde la participacion social delako hitzaldia (19:00).

Gainera, egubakoitzean, hilaren 25ean prentsaurrekoa egingo dute Berdintasun batzordeak deituta. Elkarretaratzean parte hartzeko gonbita egingo diete herritarrei; eta herriko ikastetxeen artean genero indarkeria salatzeko antolatutako pegatina lehiaketako emaitzak emango dituzte.

Iaz lehiaketa irabazi zuen irudiarekin pegatinak kaleratu zituzten San Migel jaietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak