Ekitaldi hori antolatzen honako hauek aritu dira lankidetzan: Socialitas, Job and Talent eta EventBis (Evandti Taldea), Mondragon Korporazioa, Lan Ekintza, Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioa eta Microsoft España.
Hiru eguneko programaren bukaera da batzar nagusia. Hala, eguenean, hilak 24, eta zapatuan, 25, Espainiako 100 bat gazte ekintzaile eta enpresaburu batuko dira Euskal Herrian, Junior Enpresen Urteko 28. Biltzarrean. Aurten ekitaldia taZEBAez junior enpresak, Mondragon Unibertsitatearen Ekintzailetza eta Berrikuntza gradutik jaiotakoak, antolatuko du.
Programa hau izango dute:
Eguenean, azaroaren 24an, 19:30ean, inaugurazio-ekitaldia egingo da Barceló Nervión Hotelean (Bilbon). Bertan izango dira Bilboko Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Mondragon Unibertsitatearen, Mondragon Korporazioaren, Confebasken eta Junior Enpresen Espainiako Konfederazioaren (CEJEren) ordezkariak.
Egubakoitzean, azaroaren 25ean, EITBren egoitzan (M4F enpresan) eta Euskalduna Jauregian jardunaldi bat egingo da. Goizean, talde-lana, porrotari beldurra, etorkizuna, gaurko egoera korapilatsua… landuko dituzte; eta arratsaldean, honako ekintzaileek euren esperientziak plazaratuko dituzte: Luis Iván Cuende (16 urteko gazte ekintzailea da. Asturix enpresaren sortzailea eta enpresa horretako liderra da), Igor San Román (Socialitas-en sortzailea eta Eusko Legebiltzarraren kanpo-aholkularia), Tabi Vicuña (Job and Talent-en sortzailea), Juan Ferrer (Ferrer Desarrollo de Directivos-eko bazkide zuzentzailea da) eta Microsoft España edo Txita (azken hori garraio iraunkorraren aldeko aktibista da, eta karga-bizikleten bitartez merkantziak garraiatzeko sistema eskaintzen duen lehenengo enpresa).
Oraingo biltzarraren webgunea, hemen.