Azken txanpan estutu arren galdu egin zuen Natra Oñati Aloñak SAB Torrelavegaren aurka (74-82)

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko azaroaren 20a

Natra Oñati Aloñak ezin izan zuen SAB Torrelavega menderatu. Atzokoan ere lepo bete zen Zubikoa kiroldegiko kantxa; giro itzela izan zen. Azken partiduetan gertatzen ari zaien moduan, Xabi Igartuaren mutilek erraztasunak eman zituzten defentsan eta aurrealdean ez ziren finegi ibili. Hala, lehia osoan zehar jaun eta jabe izan ziren kanpokoak markagailuan, dozena bat puntuko aldea mantenduz. Hala ere, erreakzioa heldu zen oñatiarren partetik eta  azken txanpan izugarri estutu zituzten aurkariak. Baina, Xabi Igartua entrenatzaieak lehiaren amaieran adierazi zuenez, beranduegi heldu zen erreakzioa. Azken emaitza, 74-82.

Kronika osoa eta Ander Mallabiabarrena jokalariari elkarrizketa asteleheneko Goiena paperean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak