Francisco Miguelek irabazi du Oñatiko XVII. Xake Txapelketa

Ander Monedero 2011ko azaroaren 19a

35 xake jokalarik parte hartu dute gaur goizean Oñatiko XVII. xake azkarreko txapelketan, eta horietarik onena, Francisco Miguel arrasatearra izan da. Bigarren Alejandro Franco, Arrasate Hiriko txapelduna izan da eta hirugarren Asier Etxagibel arrasatearra. Txapelketaren irabazleak 200 euroko diru saria jaso du, bigarrenak 170 euro eta hirugarrenak 135 euro.

Baina horiek ez dira izan goizean banatutako sari bakarrak, izan ere, antolatzaileek herriko xake jokalari onenak ere saritu dituzte. Oñatiarren artean, Aiksan Leonard Gomez izan da onena eta 16 urte azpikoetan, berriz, Aritz Zabaleta.

Oñatiko xake txapelketa suitzar erara jolasten da, hau da, sei itzulietara jokatzen dira partidak eta jokalari bakoitzak 15 minutu ditu bandera jaitsi ahal izateko.

Antolatzaileak pozik agertu dira txapelketak izandako harrerarekin, izan ere, aurreko urteetan baino parte hartze handiagoa egon da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak