Euskadi etorbideko autobus geltokia lekuz aldatzeko proposamena

Mireia Bikuña 2011ko azaroaren 18a

Euskadi etorbideko autobus geltokiak lekuz aldatzeko proposamena egin dio Udalak Aldundiari. Zergatik Aldundiari? Euskadi etorbidetik kentzen dituzten geltokiak Aita Lizarralde kalera eroan gura dituztelako, eta errepide hori Aldundiarena delako. Udalak proposatu du autobus geltokiak Aita Lizarralde eta Kalegoiena kaleetan ipintzea.

San Lorentzotik Arrasatera doazen autobusak Kalegoienako biribilgunean ipini duten zebra bidearen ondoan geratuko lirateke. Aldiz, Arrasatetik Oñatira datozenak Aita Lizarralde kalean, San Martinera joateko zubiaren ondoan. "Metro batzutako distantzia egongo da batetik bestera, baina ez dugu parez pare ipintzeko aukerarik", dio Lizarraldek.

Autobusak herrigunetik kanpo

Herrigunetik autobusak ateratzeko asmoz erabaki du Udalak Euskadi etorbideko geltokia aldatzea. Portu kalen eta Santa Marinatik Euskadi etorbidera hartzeko bidegurutzean sortzen diren arazoak saihesteko. "Portu kalen, tabernaren parean, autoak gaizki aparkatuta badaude, autobusa ezin da pasatu. Bestalde, Euskadi etorbidean stopa egiten duten autoek leku txikia uzten diote autobusari. Bi arrisku horiek ekiditeko hartu dugu erabakia", dio Lizarralde zinegotziak.

Pausu hori emanda, beste hainbat ditu esku artean Udalak autobusak herrigunetik kentzeko. Besteak beste, ikastetxeetara ikasleak eroateko autobus handiak kendu, eta txikiagoekin, ikastetxe guztietako ikasleak eroatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak