Merkatariei baliabide turistikoak erakusten

Mireia Bikuña 2011ko azaroaren 18a

Udaleko Sozioekonomia batzordeak Garapen eta Turismo Agentziarekin batera, herriko merkatari eta ostalariendako bisita gidatuek egiten dihardu. "Helburua da merkatariak eta ostalariak turismo agente aktibo izatea, herriko turismo baliabide eta turismo ekintzak ezagutuz eta ezagutaraziz", dio Sozioekonomia batzordeko buru Iosu Lizarraldek. Lehen bisita gaur, egubakoitza, egingo dute 13:30ean.

Turismo bulegoan non dagoen ezagutu, eta hango teknikariekin unibertsitatea, parrokia eta udaletxea ezagutu zuten. Beste bisita, eguenean, hilaren 24an egingo dute. 13:30ean elkartuko dira turismo bulegoan. Dagoeneko 15 bat lagunek eman dute izena. Interesatuek turismo bulegora deitu behar dute (943 78 34 53).

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak