Ganbarakoen Santa Zezilia kontzerturako sarrerak salgai

Mireia Bikuña 2011ko azaroaren 17a

Kultura etxean eros daitezke bost eurotan. Zenbakitutako sarrerak dira. Tailerretako umeek, Ganbara Txikitxok, Ganbara Txikik eta Ganbara Gaztek zapatuan egingo dute kontzertua 19:30ean, Santa Ana antzokian. Irailetik entseatutako kantuak abestuko dituzte.

Bestalde, Ganbara Txikik esku artean dituen liburu musikatuak abenduaren 2an aurkeztuko dituzte: Jostailugilea eta Eskolopendra. Liburuak 4-9 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude. Liburu musikatuak izanik, irakurtzeko ipuinaz gain, ipuina entzuteko diska izango dute liburuek. Pasa den irailean egin zuten grabaketa Ganbara Txikikoek Donostian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak