Joandako denboraldiaren balorazio ona egin dute Atxintxiketanekoek, eta berria aurkeztu

Julen Iriondo 2011ko azaroaren 16a

Korpusetako lasterketa nazioarteko eliteko korrikalarien lehia izango da aurten bezala, eta Arrasate-Oñatin patinatzaileak berriz ere egongo diren Hanka-Labankakoekin bildu ostean erabakiko dute. 24 kide izango ditu aurten klubak. Babesleei eta udalari eskerrak eman dizkiete, laguntzagatik.

 

 

Aurreko denboraldian antolatutako lau lasterketekin oso gustura geratu direla adierazi dute Atxintxiketan Kirol Elkarteko kideek. Denboraldi berrian, laster iritsiko da lauetatik lehenengo hitzordua, abenduaren 31ko San Silvestrea, denetan herrikoiena, 300 parte-hartzaileren bueltan dabilena eta horrela jarraitzea nahi luketena. Urteotan formatu desberdinak ezagutu dituen arren, Korpusetako lasterketak nazioarteko eliteko korrikalarien lehia izaten jarraituko du, aurreko denboraldian moduan, oraingoan ekainaren 9an. Uztailerako Torreauzoko krosa antolatuko dute, eta urrirako Arrasate-Oñati. Aurten patinatzaileak ere izan dira aurrenekoz, hurrengo edizioan izango diren edo ez Bergarako Hanka-Labanka taldekoekin bildu ostean erabakiko dute. Esperientzia aberasgarria izan omen da, baina bere arriskuak dituena, eta antolaketan inplikazio handiagoa eskatuko diete Bergarakoei. 

 

 

Izaera desberdineko lasterketak antolatzen ditu Oñatiko klubak: herrikoiak, parte-hartzea helburu dutenak; eta elitekoak, ikuskizuna emateko. Era batera edo bestera atletismorako zaletasuna handitzea da helburua, beste batzuen artean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak