Oñatin eta, oro har, Debagoienean, langabezia tasa horren txikia izateko arrazoiak hauek dira El Pais-ek dioenez: enpresaburu konprometituak, kooperatibak, enpresei eta bereziki kooperatibei lotutako unibertsitatea eta udalen laguntzak. Hori guztia, krisi koiuntura gogorrean.
El Pais-ek kontakizuna jarraitzen du eta dio Oñatiko "kale lasaietan barrena, agureak, umeak eta amak" dabiltzala. Ezta "langabetu bat bera ere ez" Kazetariak dio, ordubetean, ez zuela kalean langabe bakarra aurkitu.
Zahor, Ulma, Fagor… aipatzen ditu; Enpresagintza (MU)... Mikel Biain alkatearen berbak jasotzen ditu. Honek azaltzen du 2009an jo zuela gogorren krisiak Oñatin eta, orduan, 485 langabe izatera heldu zirela. Lourdes Idoiaga alkate izandakoaren adierazpenak ere badakartza eta baita Lander Beloki Enpresagintzaren dekanoarenak ere.