Ikusi Makusikoen antzezlan berria erretiratuen kultura astean

Mireia Bikuña 2011ko azaroaren 15a

Halako bizilagunetatik, libra gaitzazu Jauna antzezlana estreinatuko dute hilaren 18an, egubakoitzean: Santa Ana antzokian izango da, 17:30ean. Estreineko emanaldia erretiratuendako bakarrik izango da. Axun Artzuagak idatzi du antzezlan berria eta atezaina kontratatzen duen bebarru bateko bizilagunen arteko gorabeherak kontatzen ditu. Erretiratuek barre gustura egingo dute.

Bestalde, atzotik egubakoitzera arte, kultura astea ospatzen dihardute Pake Leku erretiratuen elkartean. Gaur, Jose Antonio Azpiazuk hitzaldia egingo du. Antzinako eta gaur egungo ezkontzak delako gaiaren gainean egingo du berba erretiratuen elkartean, 17:00etan. Eguaztenean irteera egingo dute Errioxara, eta eguenean, bingo jokoa egingo dute 17:00etan. Asteroko hitzordua da erretiratuendako, baina aste honetan sari bereziak egongo dira bingoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak