Argindar kable barik Azkoagainen

Mireia Bikuña 2011ko azaroaren 15a

Zapatu gauean lapurtu zuten futbol zelaiko argindar kablea. 1.000 bat metro kable. Taberna eta aldageletako kablea ez zuten ukitu. Azkoagainen dauden hiru argi-postetako kablea lapurtu zuten –poste bakoitzak sei foko ditu–. Atzo astelehena argi-poste bat konpondu zuten. Aloñako ordezkarien esanetan "eguenerako edo" futbol zelai osoa argiarekin izatea espero dute. Hori horrela, domekako Aloña-Mondra normaltasunez jokatuko dute.

Lehen aldia da Azkoagainean argindar kablea lapurtzen dutena, baina Debagoienako beste herri batzuetan –Aretxabaletan eta Arrasaten–, lapurrak egon dira. "Kutxatilak jaso eta kabletik tira egiten dute. Autoren baten laguntza behar dute tira gogor egiteko", esan digute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak