Mendi hamabostaldia Aloñarekin

Mireia Bikuña 2011ko azaroaren 11

hilaren 15etik 23ra: lau ikus-entzunezko eta, zineklub emanaldian, Danny Boyleren 127 horas pelikula eskainiko dituzte (ikus beheko taula). Guztiak, kultura etxeko zinema-aretoan egingo dituzte. Aurten muturreko eskia, alpinismoa eta eskalada izango dira protagonistak, besteak beste. Edo hobe esanda, kirol horiek egiten dituzten pertsonak: Alex Txikon, Fidel Mendia, Antxon Iturritza eta Mikel Saez.

Txikon eta Mendia

Mendi hamabostaldia Alex Txikonek hasiko du hilaren 15ean. Al filo de lo imposible telebistako saioan kameralari lanak egin, eta Edurne Pasabanekin 14x8.000 proiektuan parte hartu ondoren, ibilbide propioa hasi du. Oñatin egingo duen emanaldian Makaluko ertzetik egindako igoerak, eta Gashembrun I-era egindako saiakerak erakutsiko ditu.

Bigarren protagonista Fidel Mendia izango da, hilaren 16an. Yosemiten, Alpeetan, Kaukason eta Himalaian eskalatu izan du, baina azken urteotan muturreko eskian espezialdu da. Gainera, argazkilari trebea da. Egin dituen jaitsierak erakutsiko ditu, eta arriskutsuak diren jaitsierak berme osoz egin ahal izateko aholkuak emango ditu.

Alpeak eta eskalada

Antxon Iturritza kazetariak Alpeen inguruko ikus-entzunezkoa egingo du hilaren 22an. Europako natur-erreserba horren gaineko sekretuak kontatuko ditu. Alpeak "denondako" leku aproposa dela azalduko du.
Azkenik, hilaren 23an, Mikel Saiz ordiziarrak eta Ivan Urtzelai oñatiarrak Kanadako Mount Hunterren eta Pirinioetan egindako eskalada saioak erakutsiko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak