Mendia eta natura argazki lehiaketak bi atal nagusi ditu gaia aintzat hartuta: mendia eta natura batetik, eta denuntzia edo salaketa bestetik. Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, hiru argazki aurkez ditzake gai bakoitzeko.
Oñatiko onenak
Atal bakoitzeko erretratu onenak aukeratu ondoren, horien artean oñatiarrik ez badago, herriko argazki onenak zehaztuko dituzte. Gainera, mendian egin daitezkeen aktibitateren bat ondoan islatzen duen erretratua sarituko dute.
Sari banaketa eta erakusketa
Abenduaren 16an egingo dute sari banaketa ekitaldia kultura etxean. Irabazleekin eta argazki onenekin erakusketa egingo dute urtarrilaren 8ra arte (18:00-20:00)