Testua parrafoka irakurri dute, eta parrafoa irakurtzen duenak eskubidea izango du iritzia lehenengo emateko –testua gazteleraz dagoen arren tailerra euskaraz izango da. Horren harira, baina, azaldu dute horrela gura duenak eskubidea izango duela ez irakurtzeko eta berbarik ez egiteko.
Helburua ikastea da
Zero Zabor taldearen asmoa da guztion artean kontzeptu eta datu batzuk barneratzea, eta bertatik irten daitezkeen interpretazio ezberdinak elkarrekin kontrastatzea. Helburu nagusia ikastea dela gaineratu dute.