Ulma taldeko bi negozio berezitu izango dira aurrerantzean Eraikuntza eta Packaging

Julen Iriondo 2011ko azaroaren 8a

Bazkideek bereiztea erabaki dute. Negozio bereko bi sekzio ziren orain arte, eta bi negozio izango dira aurrerantzean. Botoa eman duten bazkideen %83k egin du aukera horren alde, eta %17k kontra.

Ulma Construccion eta Ulma Packaging bereiztu egin dira. Oñatiko kooperatibako Eraikuntzako eta Packagingeko bazkideek batzarra zuten gaur, Ulma barruan negozio bereko parte izaten jarraitu edo bi negozio berezitu bilakatu erabakitzeko, eta bigarren aukera horren alde egin dute, gehiengoz, bazkideek.

%83k egin du bereiztearen alde, eta %17k kontra. Gehiengo handia, beraz, eta horrek esan nahi du bai Eraikuntzako eta bai Packagingeko bazkide gehienak agertu direla bereiztearen alde.

Orain arte negozio bereko bi sekzio ziren Eraikuntza eta Packaging. Aurrerantzean, beraz, bi negozio izango dira, Ulma talde barruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak