Aurrekontuaz egingo digu berba, baina beste kontu batzuk ere izango dira berbeta gai gaurko Goiena magazinea-n: krisiari aurre egiteko neurriak, Gipuzkoa Aurrera, errauskailua, zerga politika, Bidegi, errepideak edota bidegorriak.
Larraitz Ugarte Mugikortasuneko eta bide-azpiegituretako diputatua Goiena telebistako Magazinea-n izango da gaur. 19:45etik aurrera. Gipuzkoako Foru gobernua osatu eta hiru hilabetera, datorren urteko aurrekontu proiektua aurkeztu du Batzar Nagusietan Foru Aldundiak. Eta aurrekontu horren inguruan berba egingo digu Larraitz Ugarte oñatiarrak, bide batez, gainera, Foru gobernuko bozeramaile denak.
Aurrekontuaz egingo digu berba, baina beste kontu batzuk ere izango dira berbeta gai gaurko Goiena magazinea-n: krisiari aurre egiteko neurriak, Gipuzkoa Aurrera, errauskailua, zerga politika, Bidegi, errepideak edota bidegorriak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.