Ordutegi berria Oñatitik Arantzazurako autobus zerbitzuan

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko azaroaren 8a

Urrian zehar batutako inkestak aztertu ostean, Oñatiko Garapen eta Turismo Agentziak onartu du Arantzazurako autobusen ordutegian aldaketak egitea. Azaroaren 13an hasi eta datorren urteko martxoaren 25era bitartean izango dira aldaketak, Oñati-Arantzazu-Oñati autobus zerbitzuan. Ordu puntuetan Oñatitik irtengo dira autobusak goizeko 8:00etatik arratsaldeko 17:00ak arte eta ordu t'erdietan Arantzazutik irtengo dira autobusak goizeko 8:30etatik arratsaldeko 17:30ak arte.

Bestalde, Arrikrutz Kobetako paradak honako hauek egingo dituzte:

  • Oñati-Arrikrutz-Arantzazura doan autobusak: Oñatitik 11:00etan irteten duenak.
  • Arantzazu-Arrikrutz-Oñatira doan autobusak: Arantzazutik 13:30etan irteten duenak egingo dituzte.

Oñatiko Udalak zerbitzu hau erabiltzera animatzen ditu herritarrak zein kanpotik Oñatira doazenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak